Pro AM txapelketako finalera sailkatu dira Cosme Agirre eta Ruben Bailo

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 20a

Cosme Agirre zumaiarra eta Ruben Bailo noaindarra finalean izango dira.

Gonzalo Agirre eta Unai Urangak osatutako bikoteari irabazi zioten atzo Aitzurin jokatutako finalerdian. Datorren astelehenean jokatuko da finala, eta Arbe eta Manci izango dituzte aurkari.

Pro AM zesta punta txapelketako finalerdiak jokatu ziren atzo arratsaldez Zumaiako Aitzuri frontoian. Gernikan jokatuko den Winter Series txapelketarako txartel bat dago jokoan, eta horren bila abiatu ziren hamabi puntista, tartean hiru herritar.

Justu, zumaiarren arteko lehia izan zen bigarren finalerdian: Gonzalo Agirre eta Unai Uranga, Cosme Agirre eta Naingo (Nafarroa) Ruben Bailoren aurka aritu ziren Aitzuriko bi hormen artean. Berdinketa ugari izan zen lehen jokoan (2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7 eta 10-10), baina amaieran Cosme eta Bailo nagusitu ziren 15-12 ematzarekin.

Gonzalok eta Unaik aukera gutxi izan dituzte bigarren seta irabazteko. Izan ere, atzo gorriz aritu ziren Cosmek eta Rubenek alde handiak hartu zituzten (9-2, 14-5). Urdinek erreakzioa izan zuten eta bost tanto eginez markagailuan hurreratzea lortu zuten (14-10). Azken tantoa, baina, gorrientzako izan zen, 15-10.

Jaialdiko lehen finalerdian Arbe eta Manci nagusitu ziren (15-13, 15-9) Urko eta Salegiren aurrean. 

Finala, eta Winter Serieserako txartela lortzeko dema datorren astelehenean, hilaren 23an, jokatuko da Aitzurin. Partida ETB-1ek emango du 22:30etik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide