Asteburu honetan ere zinema eskaintza oparoa izango da Aita Mariko zine aretoan. Sound of Freedom film estatubatuarra eskainiko dute larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean. Tim Ballard Estatu Batuetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du. Bere lana utzi eta bere bizitza (Latinoamerikako adingabeen sexu-trafikoaren azpimunduan murgilduz) ehunka haurren bizitzak salbatzen saiatu zen.
Haurrentzat, berriz, Vampiro al rescate filma izango da bihar, igandea, 17:00ean. Gaztea eta dotorea den Vladimir banpiro hilezkorrak ezin izan du emaztegairik aurkitu hirurehun urtez. Printzesa batzuk beldurtu, bahitu eta igel bihurtu ditu, baina horrek ez dio segizioa erraztu ilunpetako printzeari. Bitartean, Barbara Ausarta dontzeila ederrak egiten duen gauza bakarra hondarreko balizko erregegaien aurka borrokatzea da, ezkonsaria besterik gutiziatzen ez duten ezkongaiak.