Gaur bisitatu ahalko da azkenekoz nazioarteko urpekaritzaren inguruko argazki erakusketa

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 22a

"Ozeanoek ezkutatzen duten edertasun eta biodibertsitate guztia" erakusten dute argazkiek. Itsas hondoarekiko errespetua transmititzeko xedea du erakusketak, zinema zikloak bezala.

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloarekin batera, nazioarteko itsaspeko urpekaritzaren bueltan ateratako argazkien erakusketa izan da egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, eta gaur, igandea, izango da hura bisitatzeko azken eguna, 18:00etatik 20:00etara.

Zinema eta argazkigintza publikoarentzat erakargarriak direla iritzita, "ozeanoek ezkutatzen duten edertasun eta biodibertsitate guztia" erakusten dute, klima aldaketa, kutsadura, eta gehiegizko arrantza eragiten duten portaeren ondorioz duten egoera larria erakutsiz. Itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko errespetua transmititzea dute helburu biek ere. Real Sociedad Itsaspekoak urpekarien eskutik sortu zen 1975ean, eta denboraren poderioz, itsasoaren maitasunaren eta zaintzaren erakusle bihurtu da ekitaldia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide