Ahaidetasunaren inguruko jardunaldia izango da bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 20a

Azpeitian egin zen mintegiko argazkia. (@amatasunak)

Emagin elkartea antolatuta, Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak jardunaldia egingo da bihar goizean Zumaiako Emakumeon Etxean. Goizeko 9:00etan hasita, solasaldia eta mahai-ingurua izango dira, besteak beste.

Ahaidetasunez arituko dira bihar Zumaiako Emakumeon Etxean Emagin elkarteak antolatutako jardunaldian. Ahaidetasunen fikzioak eta utopiak du izena mintegiak eta erakusketa, solasaldia eta mahai-ingurua izango dituzte bertaratuko direnek.

Goizeko 9:00etan zabalduko dituzte Emakumeon Etxeko ateak, eta ordu erdi beranduago, 9:30ean Ama ta asuna erakusketa, dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia izango da. June Baonza Pagaldaiek gidatuko du saioa.

Atsedenaldiaren ondoren, 11:15ean, mahai ingurua izango da eta bertan parte hartuko dute Jule Goikoetxea Mentxakak, Elixabete Imaz Martinezek eta Danele Sarriugarte Mochalesek. 13:00etan emango zaio amaiera jardunaldiari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide