Zabaldu dute hainbat hautaketa prozesutan merezimenduak aurkezteko epea

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 22a

Udalak orain gutxi egin zuen 11 postu betetzeko deialdia. Horietan merezimenduak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, hilaren 27ra arte. Euskarako proba egiteko deialdia ere egin du udalak, eskatzen den euskarako profila egiaztatu ez dutenei zuzendutakoa.

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak orain gutxi. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu. 

Honako hautaketa prozesuetan merezimenduak egiaztatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Urriaren 27an amaituko da horretarako epea.

  • Giza baliabideen eta Euskara/Hezkuntzako administraria (LEHIAKETA)
  • HAZ-eko administraria (LEHIAKETA)
  • Administrazio orokorreko teknikari 2 plaza (LEHIAKETA)
  • Informatika teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
  • Kulturako teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
  • Gizarte zerbitzuetako administraria (LEHIAKETA)
  • Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikaria (LEHIAKETA)
  • Ikastetxeko atezaina (LEHIAKETA)
  • Kulturako atezaina (LEHIAKETA)
  • Kontu-hartzailetzako teknikaria (LEHIAKETA)
  • Peoi bi plaza (LEHIAKETA)

Horrez gain, udalak jakinarazi du euskara proba egiteko deialdia ere egin dietela eskatzen den euskarako profila egiaztatu ez dutenei. Hemen kontsultatu daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide