'Klauss' izena jarri dio Telmo Deunek batel berriari, Klaudia Eguiraoren omenez

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 23a

IƱaki eta Joseba Aristi aritu ziren ontzia estreinatzen. (Telmo Deun arraun elkartea)

Neguan hasiko den batel denboraldian ontzi berria izango du Telmo Deun arraun elkarteak. Klaudia Eguiraoren omenez Klauss izena jarri diote.

Pasa den asteburuan uretaratu du Zumaiako arraun elkarteak hilabete batzuk barru hasiko den batel denboraldian erabiliko duen ontzia berria. Batelari Klauss izena jarri dio Telmo Deunek Klaudia Eguiraoren arraunzalearen omenez. Haren semeek, Iñaki eta Joseba Aristik, izan zuten betelean lehen arraunkadak egiteko parada. Klubeko harrobiko arraunlariek erabiliko dute ontzi berria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide