'Mastabakarra' ontziak irabazi du Olarru Cup bela liga

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 24a

Larunbatean zen jokatzekoa 2023ko Olarru Cup bela ligako azken estropada, baina itsaso txarrak, eragotzi egin zuen azken proba egitea. Hala, Mastabakarra ontzia izan da aurtengo ligako irabazlea. 

Erabakita dago 2023ko Olarru Cup bela ligako irabazlea; Mastabakarra ontziak eskuratu du garaipena. Bigarren geratu da Arcano, eta hirugarren izan da Maixu ontzia.

Izatez, pasa den larunbatean zen jokatzekoa azken estropada, baina itsasoaren egoera txarrak eragotzi egin zuen hamargarren proba egitea, eta beraz, uste baino lehenago erabakita zen sailkapen orokorra.

Edizio honetan guztira 17 ontzik hartu dute parte. Antolatzaileek, Zumaiako Klub Nautikoak, proba gehienetan "haize eskasia" izan dela gaineratu dute, eta horrek ekarri du hainbat probetan "aurreikusitako ibilbideak laburtzea".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide