Indiako emakume alargunen bizitzei eta erronkei buruzko hitzaldia izango da etzi

Andrea Zipitria 2023ko urriaren 24a

Emakumeon* Etxeko hitzaldietako bat.

Alboan fundazioaren bitartez, Indiako emakume bat izango da bertan bere esperientzia kontatzen. 18:30ean jarri dute hitzordua.

Indiako emakume alargunen bizitzei eta erronkei buruzko hitzaldia eskainiko du Alboan fundazioak, Zumaiako Emakumeon* Etxean. 18:30ean jarri dute hitzordua, eta bertan, Indiako emakume alargunen bizitza eta antolaketa esperientziak ezagutzeko aukera izango da. Horretarako, Indiako emakume bat bertaratuko da: "saioan bere testuinguruaren eta gure testuinguruaren arteko esperientzien loturei, erronkei, borrokei eta ametsei buruz hitz egingo dugu", zehaztu dute Emakumeon* Etxetik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide