150.000 langile daude gaur (eta abenduaren 19an) deituta sektore publikoa indartzeko ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deitu duten greba egunera. Horrek izango du eragina udal zerbitzuetan.
Udal zerbitzuei dagokionez, zenbait zerbitzu etenda egongo dira, eta hainbat udal eraikin itxita (hala nola, turismo bulegoa eta Ludoteka). Halaber, zenbait langile publikok greba egingo dutela-eta aldaketak izango dira Zumaiako udal zerbitzuetan.
Udal zerbitzuetan ez ezik, grebak eragina izango du Zumaiako bestelako esparruetan ere: hezkuntza eremuan, osasun-arloan, edota garraio publikoan.
Herri Eskolako lantaldearen %70ek egin du bat grebarekin, Zumaiako Institutuko %60ek. Jarduna normaltasunez ezin izan dute eman.