Urtero egin bezala, urtaro aldaketarekin batera, Zumaiako lorategietako landareak aldatu ditu udalak. Aurrekoak kendu, eta negukoak landatu ditu. Horrekin batera, herritarren eskura utzi ditu lorategietatik kendutako landareak, eta nahi dutenek Eusebio Gurrutxagan dituzte, etxera eramateko.