Martin Scorseseren azken lana emango dute asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 27a

Los asesinos de la luna filma ikusteko aukera izango da ostiraletik astelehenera bitartean Aita Mari zine aretoan. Haurrentzako saioa ere izango da igandean.

Martin Scorsese zinemagile handiaren azken lana ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari aretoan. Leonardo di Caprio, Robert de Niro eta Lily Gladstone ditu aktore lanetan, 1920ko hamarkadako Oklahoman girotuta dago, eta Osage nazio indigenako kideen serieko hilketak kontatzen ditu. Filma ostiraletik astelehenera arte emango da, 19:30ean. 

Igandean haurrentzako zinema saioa ere izango da. 17:00etatik aurrera El osito Boom filma emango da Aita Marin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide