Errefortzu eskolen proiektua abiatu dute Zumaiako Etxape zentro sozialistan. Bultzatzaileen esanetan, egitasmo honen bidez "langile-klasearen elkarlaguntza eta defentsa" sustatu nahi dute.
Proiektuaren berri emateko, aurkezpen saioa egingo dute astelehenean, hilaren 30ean, 19:00etatik aurrera Aita Mari auzategian zabaldutako zentroan. Ekimenean interesa duten lagunak gonbidatuta daude ekitaldira, baita boluntario gisa lagundu nahi dutenak ere. Azken hauek harremanetan jar daitezke Etxape zentro sozialistarekin 622 21 85 25 telefono zenbakira deituta, urolakosta@kontseilusozialista.eus helbidera idatzita, edo zentrora bertaratuta (Aita Mari, 16, Zumaia)