Datorren hilabetean bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan, 2023-2024 antzerki denboraldiko lehen hiruhilabeteko programazioaren barruan. Batetik, azaroaren 10ean, Markos Goikoleak sortu eta Mireia Gabilondok zuzendutako Ez naiz inoiz Dublinen egon komedia ikusteko aukera izango da. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Igandean, berriz, haur antzerkia izango da: eguerdiko 12:00etatik aurrera Anita Maravillas konpainiaren Andereño antzezlana emango da. 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako lana da hau.
Emanaldi hauetarako sarrerak astearte eguerdian jarriko ditu salgai Udaleko Kultura Sailak, Internet bidez, baita turismo bulegoan ere. Ostiraleko saioaren 8 eurokoa izango da, 5 eurokoa gazte txartelarekin; igandeko sarrerak, berriz, 4 euroan izango dira salgai.