Jon Ander Iribar jokalaria deitu du junior mailako Espainiako selekzioak

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 28a

Jon Ander Iribar Bidasoaren kamisetarekin. (C.D. Bidasoa)

Bi partida jokatuko ditu Bidasoa taldeko jokalariak junior mailako selekzioarekin Guadalajaran.

Javier Fernandez hautatzaile duen Espainiako Junior Selekzioak Jon Ander Iribar jokalari zumaiarra deitu du azaro hasieran jokatuko dituen partidetan aritzeko. deitu du, taldeak duen hurrengo hitzorduan parte hartzeko. Taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Guadalajaran (Espainia), Balonmano Guadalajararen eta Recoletas Atletico Valladoliden kontra. Lehen partida azaroaren 2an jokatuko du, eta bigarrena egun bat geroago, azaroaren 3an.

Iribar aurrez ere aritu izan da Espainiako selekzioarekin, beheko mailetan, hain zuzen ere. Pulpo Eskubaloiako jokalari ohia, pasa den udan fitxatu zuen Irungo klubak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide