Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 29a, 10:00

Zumaiako lokal bat. (Juan Luis Romatet)

Horren iraupena urtebetekoa izango da, eta, gehienez ere 250 euro ordainduko dira hilabetean (betiere, alokairuaren %50eko kopurua gainditu gabe); halaber, BEZa ez da diruz ordainduko. Dirulaguntza azaroaren 30a baino lehen (hau barne) eskatu beharko da.

Zumaiako hiri-lurreko merkataritza lokalak bete, jardueretan belaunaldieen aldaketa sustatu eta merkataritza biziberritzeko helburuarekin, Zumaiako Udalak dirulaguntza deialdia jarriko du martxan. Horren iraupena urtebetekoa izango da, eta, gehienez ere 250 euro ordainduko dira hilabetean (betiere, alokairuaren %50eko kopurua gainditu gabe); halaber, BEZa ez da diruz ordainduko. Dirulaguntza azaroaren 30a baino lehen (hau barne) eskatu beharko da.

Dirulaguntza lortzeko oinarrietan zehaztutako baldintza guztiak bete beharko dira, hala nola: onuradun eta errentatzailearen artean familia loturarik ez egotea, bigarren mailarako; Zumaiako zerga, tasa eta bestelakoen ordainketak eguneratuta izatea; Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta edukitzea; edota, negozioan euskararen presentzia bermatuta egotea. Baldintza guztiak oinarrietan zehazten dira, eta guztiak betetzen direla ziurtatu beharko du eskatzaileak. Interesa dutenek, hemen ikus dezakete informazio gehiago. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide