Hurrengo larunbatean amaituko da TAOren tarteko aldia

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 29a

TAO sistemaren kartel bat herrian. (Artxibokoa)

Hurrengo larunbatean sartuko da indarrean herriko aparkalekuak arautzeko sistemaren neguko aldia. Horren arabera, Zumaian ibilgailuek libre aparkatzeko aukera izango duta, errotazio handiko gune batzuetan izan ezik. 

Udalak 2021. urtean jarri zuen martxan aparkalekuak erregulatzeko ordenantza berria herrian, eta harrezkeroztik, hiru alditan banatzen du urtea aparkatzeko: udaldia, udaberria eta udazkena, eta negua. Irailaren 15etik martxan dago tarteko aldia, baina hori hurrengo larunbatean, azaroak 4, amaituko da. Horrenbestez, martxoaren erdialdera bitartean, aparkatzea libre izango da herrian hurrengo errotazio gunetan izan ezik (10:00etatik 20:00etara):

  • Txomin Agirre kaiko A gunea (Moilaberriko zubitik Pulpo aurreraino)
  • Amaiako Plaza
  • Osasun Zentroa (08:00etatik 17:00etara)
  • Foruen Plaza (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara; larunbatetan, 08:00etatik 12:30era)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide