Gaur hasiko da Gernikako Jai Alai frontoian Winter Series zesta punta txapelketa. Zortzi bikote arituko dira lehian bi multzotan banatuta. Gaur, 18:00etan hasita (22:30etik aurrera ETB-1en) A multzoko partida jokatuko da. Iñaki Osa Goikoetxea eta Lekerika Erik eta Minvielleren aurka arituko dira.
Estelarreko partida aurretik, lagunarteko partida bat jokatuko dute, eta han ere izango da zumaiar baten parte hartzea: Gonzalo Agirrek Oier Diazekin jokatuko du Basterra eta Atainen aurka.