Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu eta Kirolgi Fundazioko lehendakariak eta Irati Osa piraguista zumaiarrak akordio bat sinatu dute azken honek maratoi-diziplinan entrenatzeko eta lehiatzeko erabiltzen duen kirol-materiala hobetzen laguntzeko. Hitzarmen honi esker, Osak kalitate handiko ekipamenduak izango ditu eskura "zalantzarik gabe lehiaketetako errendimendurako funtsezkoak direnak". Hala azaldu du aldundiak komunikatu baten bidez.
"Irati Osa bezalako kirolariak miresgarriak dira, beren kirol-konpromisoak eta lan-erantzukizunak bateratzeko gai baitira. Dedikazioa, diziplina eta erabakitasuna erakusteaz gain, beste kirolari batzuentzako inspirazio-iturri ere izan daiteke, haien kirol-grinaren eta karrera profesionalaren artean oreka aurkitzeko, helburu esanguratsuak lortuz", gaineratu du Alvarezek.