Mapy.cz aplikazioa erabiltzen ikasteko ikastaroa emango da etzi Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 31

Ibilbideak diseinatzen ikasi ahal izango dute bertaratuko direnek.

Ana Egaña Arrutik emango du ikastaro hau, ostegunean, 18:00etatik aurrera.

Mapy.cz aplikazioa erabiltzen ikasteko saioa eskainiko du Ana Egaña Arrutik etzi, ostegunez, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saio honen helburua da norberak erabakitako lekura autonomia osoz joateko ibilbideak diseinatzen ikastea eta gaitasunak eta baliabideak eskuratzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide