Montañas do Courel Geoparkeak hartu zuen pasa den astean, asteazkenetik ostiralera, Espainiako Geoparkeen VIII. Foroa. Estatuko hamasei geoparketako ordezkariak bildu ziren Zer zapore dute UNESCOren Munduko Geoparkeek Espainian? izenburupean egin den bilkuran. Parte-hartzaileek lurralde horietan ekoizten eta merkaturatzen diren nekazaritzako elikagaien inguruko esperientziak partekatu zituzten, besteak beste.
Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkearen gerenteak Nekazaritzako elikagaien sustapena eta hedapena mahai-inguruan parte hartu zuen eta Geogourmet otarra ezagutzera eman zuen. Geogourmet sorta Geogarapenek merkaturatzen duen bertako ekoizleen produktu gastronomikoen aukeraketa dela informatu dute.