Hilerria lorez bete dute herritarrek Santu Guztien Egunean

Intza Trula 2023ko azaroaren 1a

Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, urtero legez, Santu Guztien Egunean hildakoak oroitu dituzte herritarrek. Goizean goizetik bertaratu dira hilerrira, tradizioari jarraituz loreak uztera.

Santu Guztien Eguna da gaurkoa, azaroaren 1a, eta tradizioari jarraituz hildakoak bisitatzera joateko tartea hartu dute Zumaiako herritarrek goizean goizetik.

Eguraldia kaskarra izan den arren, goiz osoan zehar ikusi dira joan-etorriak hilerrira eta herritarrek joandako senideak eta lagunak gogorarazteko lorez bete dute hilerria. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide