Telesail bat, film labur bat, bideoklip bat, antzerki obra bat... proiektuak baditu eskura Sambou Diaby aktore oikiarrak. Batzuk dagoeneko aurkeztu ditu; beste batzuk ikusteko datorren urtera arte zain egon beharko da. Horren guztiaren inguruan hitz egin du gazteak Madrildik.
Durangoko Azoka gainean da, eta dagoeneko hasi dira sortzaile batzuk kultur uholde horretarako produktuak aurkezten. Zumaiako musikarien uzta handia izango da aurten. Hala, datozen asteotan diskoak aterako dituzten Eire, Akaleia eta Jon Maiarekin hitz egin du Baleikek.
Gai gehiago ere izango dira irakurgai azaroko aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute. Ohiko lekuetan ere salgai izango da, hala nola, Aizpurua liburudendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaiako plazako Ogi Berri okindegian.