Marea bizien ondoren, eta gaurko denboralearen aurretik, haize bolada bortitzen kolpatu zuten bart herria. Orduko 118 kilometroko haize ufada neurtu zen gaueko ordu batean Aemetek Zumaian duen estazioan.
Haizeteek zenbait kalte eragin zituzten herrian, Udaltzaingoaren arabera: zuhaitzen adar erorketa, kaleko argiteriaren apurketa... Udaltzaingoan dei ugari izan dituzte kalte horiek direla eta.
Suhiltzaileek ere lanak izan dituzte. Eguerdi partean Alai Auzategiko dorreetako batean kolokan geratutako egurrezko xafla batzuk kendu dituzte. Erribera kaleko etxe bateko teilatu batean ere arazoak izan dituzte.