Gastronomia jarduerez gain, kulturak ere bere lekua izan zuen pasa den irailean egin zen Olagarro Egunean. Hala, Distira Elkarteak antolatuta, XVII. argazki rallya egin zen. Euskal Herriko leku desberdinetatik bertaratutako argazkilariek hartu zuten parte, eta haien lanak ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Horrekin batera, lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.