Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan da, eta herritarrek saskiak eskatzeko aukera dute dagoeneko. Aurtengoan berezitasun nagusi bat du kanpainak: 2003an jaio zen Errigora, eta beraz, 10. urteurrena ospatzen ari dira. Hortik dator aurtengo kanpainaren leloa ere: 10 urte bete-bete.
Urteurrena aitzakia hartuta, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) galdera-erantzunen jolosa jarri du martxan. Hamaika galdera prestatu ditu UKT-k herritarrek Nafar Hegoaldeko egitasmori buruz zenbat dakiten jakiteko. Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean, bi lagunentzako Lezaun upategirako bisita eta bazkaria zozkatuko ditugu. Bisita eta bazkari horiek otsailaren 25ean izango dira. Gainera, parte hartzaile guztien artean Errigorako bi saski zozkatuko ditugu.
Jolasean parte hartu nahi dutenek hemen dituzte galderak, eta horiek erantzuteko epea azaroaren 9ko 12:00etan itxiko da.