Milaka korrikalarik parte hartuko dute hurrengo igandean, hilaren 12an, Behobia-Donostia lasterketan. 20 kilometroko bidea egingo dute lasterkariek. Aurreko urteotan egin bezala, Zumaiako Udalak autobusa jarriko du korrikalariak mugan dagoen auzo honetara eramateko. Buelta, baina, norberak bere kabuz egin beharko du, busik ez da eta izango Donostiatik Zumaiara ekartzeko.
Interesdunek Lubaki kiroldegian (943-86 20 21) eman beharko dute izena. Prezioa 5 euro izango da, eta ordainketa kiroldegian bertan egingo da.
Busa goizeko 7.30ean aterako da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik.