'O corno' eta 'La Patrulla Canina: La superpelicula' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 3a

Donostiako Zinemaldian urrezko maskorra irabazi zuen film galiziarra ikusteko aukera izango da asteburuan Zumaiako zinema aretoan. Haurrentzako pelikula ere izango da igandean

Irailean egin zen Donostiako Zinemaldiko sari nagusia irabazi zuen O corno filma emango da Zumaian ostiraletik astelehenera bitartean, 19:30etik aurrera. Jaione Camborda zinemagile donostiarraren lan hau Galizian dago girotuta: Illa de Arousa, 1971. Maria itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Mariak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.

Igandean haurrentzako filma ere izango da. 17:00etan hasita, La Patrulla Canina: La superpelicula lana ikusteko aukera izango dute txikienek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide