Bi auto istripu izan dira Zumaian eguerdi partean

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 3a

Estazioko biribilgunean izandako istripuan nahasita egon diren bi ibilgailuak. (Zumaiako Udaltzaingoa)

Santiagon hiru autoren arteko talka izan da; Estazioko biribilgunean, berriz, auto batek eta autobus batek egin dute txokea. Zauriturik ez da izan.

Ciaran ekaitzaren ondorioz gaur izandako eguraldi petralak eragina izan du errepideetan. Hala, eguerdi partean bi istripu izan dira Zumaian. Lehenbizi, hiru autoren talka izan da N-634 errepidean, Santiago parean. Ez dute errepidea itxi behar izan, eta ibilgailuek pasa ahal izan dute bertatik.

Minutu batzuk geroago, auto baten eta autobus baten arteko txokea izan da Estazioko biribilgunean.

Udaltzaingoak Baleikeri esan dionez, ez da zauriturik izan bi istripu hauetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide