Hainbat herritar elkartu da gaur 15:00etan Patxita Etxezarretako geltokian, elkarrekin autobusez joateko Bilbora. Izan ere, gaur egingo da han Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa, "azkenaldian epaitegietatik euskararen aurka iritsi den oldarraldia salatzeko". Izan ere, azken hilabeteetako hainbat sententziak atzerapausoa dakarte euskararen normalizazioan.
Larraina euskara taldeak bat egin zuen Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdiarekin, eta autobusa antolatu zuen gaurko. Hain zuzen, autobusera igo aurretik talde argazkia atera dute herritarrek.