Imanol Lopez jokoan sartuko da gaur Winter Series txapelketan

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 6a

Imanol Lopez kazetarien galderak erantzuten Winter Seriesen aurkezpenean. (Eraman!)

Winter Series zesta punta txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Gernika Jai Alai frontoian. Lehen jardunaldian Iñaki Osa Goikoetxeak jokatu zuen. Gaur Zumaiak eman duen beste txapeldun handi bat kantxaratuko da: Imanol Lopez, hain zuzen ere.

B multzoko partida izango da gaur jokoan Gernikako frontoian. Imanol Lopez zumaiarrak Johanekin osatu du bikotea txapelketa honetarako, eta aditu askoren ustetan beraiek dira podiumeko goiko postura igotzeko faboritoak. Gaur Erkiaga eta Ibarluzea izango dituzte aurkari Winter Series txapelketako bigarren jardunaldiko partidan. Bi bikote hauek jotzen dituzte multzoko indartsuen bezala, eta gaurko lehia irabazten duenak aurrerapauso handi bat emango du hurrengo fasera pasatzeko.

Partida 19:30ean hasiko da, eta ETB-1ek emango du 22:30ean hasita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide