Azaroaren 18an Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Zumaiako EH Bilduk

Juan Luis Romatet

Nazioa gara! lemarekin manifestazioa egingo da hurrengo larunbatean, hilaren 18an, Bilboko kaleetan, EH Bilduk deituta. Bertara joateko autobusa antolatu dute Zumaiatik.

Autobusa 15:30ean aterako da Etxezarreta kaletik, Kantauri plaza pareko geltokitik, eta behin manifestazioa bukatzean Zumaiara bueltatuko ditu parte hartzaileak.

Izena emateko hiru aukera daude: Inpernupen, Kantauri Tabernan edo online, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide