Elkarretaratzea egingo dute bihar Gazako "sarraskia" amaitzea eskatzeko

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 6a

Goiz partean hezkuntza eta lan munduan egingo dituzte Palestinan konponbidea eta su etena eskatzeko ekintzak; arratsaldean, berriz, 19:00etan hasita, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean.

Gernika-Palestina ekimenak deituta, mobilizazioak egingo dira bihar Euskal Herriko udalerri askotan. Goizez, hezkuntza zentroetan eta lantegietan egingo dira ekintzak; arratsaldez, berriz, elkarretaratzeak egingo dira. Zumaiari dagokionez, kontzentrazioa udaletxe aurrean egingo da 19:00etatik aurrera. Gazan gerra egoera piztu zenetik hilabetera egingo dira mobilizaziak.

Horien bidez, Gernika-Palestina kolektiboa osatzen duten eragileek, Gazan eta, oro har, Palestina osoan bizi duten egoera "gero eta larriagoa" dela ikusita, su etena eta konponbide politikoa eskatzen dute zonalderako. "Gazako zerrendaren setioarekin eta, oro har, Palestinako lurraldearen gaineko mehatxuarekin bukatzea eskatzen dugu, bai eta laguntza humanitarioaren sarrera ahalbidetzea ere".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide