Sei abestiz osatzen den EPa argitaratu du gaur Eire musika taldeak. Orain arte ateratako lau abestiz eta diskorako espresuki konposatutako beste bi kantaz osatzen da bikotearen lehen diskoa. Abesti horietako batean Olatz Salvadorren kolaborazioa ere izan dute Eire Maiak eta Eire Salegik.
Diskoa argitaratzearekin batera, abendu erdialdera bitartean eskainiko dituzten kontzertuen berri ere eman dute. Hala, bihar bertan Gasteizko EHUn aurkeztuko dute diskoa, eta ondoren etorriko dira beste hitzorduak: Plentzia (azaroaren 11n), Igorreko gaztetxean (azaroaren 18an), Orioko gaztetxean (azaroaren 24an), Zumaiako gaztetxean (azaroaren 25ean), Markinako gaztetxean (abenduaren 2an), Durangoko Azokan, Ahotsenean (abenduaren 8an) eta Baionako gaztetxean (abenduaren 15ean).
Diskoa atera aurretik biekin elkartu zen UKT elkarrizketa honetarako.