'Andereño' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 11:30

Datorren igandean izango da antzezlana Aita Mari aretoan. (Vicente A. Jimenez)

Anita Maravillas antzerki konpainiak Andereño haurrentzako antzezlana taularatuko du datorren igandean, azaroaren 12an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditu Baleikek.

Andereño antzezlanerako Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Saridunak hauek dira: Nieves Alfonso illarramendi, Estibalitz Guridi eta
Joanna Fernandez. Saridunek aretoko leihatilan izango dituzte sarrerak zain.

Emanaldia datorren igandean izango da, hilaren 12an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Antzezlanerako sarrerak salgai daude turismo bulegoan edo Internet bidez, hemen

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide