Desagertuta zeuden aita-semeen gorpuak aurkitu zituzten asteartean. Autopsiaren emaitzen arabera, aita-semeak amilduta hil ziren, eta indarra hartu du indarkeria bikarioaren hipotesiak.
Hilketa hau salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Bihar egingo da, ostiralez, 19:30etik aurrera, Saregile plazan.