Itzurungo labarretan eta arroketan pilatutako hondakinak jasoko dituzte azaroaren 26an, igandean, 11:00etatik aurrera. Itsas Zaintza Sareak antolatutako jarduera honetarako izen-ematea zabalik dago jada. Interesdunek 619 81 42 25 telefono zenbakira dei dezakete edo info@master.eus helbidera idatzi.
"Planetarentzat jasangarriagoak diren ohitura berriak sortze" aldera abiatu zuten Itsas Zaintza Sarea. "Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, itsas agenteen sare honek itsas inguruneari buruz duten ezagutza guztia balioetsi nahi du, eta haiek itsasoaren zaintza erreferente bihurtu".