Asteburu honetan, antzerkiaz ez ezik, zinemaz gozatzeko aukera izango da Aita Mariko zine aretoan. Izan ere, Arantxa Etxebarriaren Chinas filma botako dute larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean.
Ikastetxe batean 9 urteko bi neska txinatarrek bat egingo dute ikasturte hasieran. Denek uste dute lagunak izango direla, baina ezerk ez ditu batzen.