Urbasako hilketa matxista arbuiatu dute dozenaka herritarrek

Maria Maya Manterola 2023ko azaroaren 11

Saregile plazan elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka herritarrek. Urbasan gertaturiko hilketa matxista gaitzetsi zuten.

Aste honetan Urbasan gertaturiko hilketa matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua izan zen atzo Saregile plazan.

Aste hasieran 7 urteko haur baten gorpua agertu zen Urbasan, Ubabako amildegian, haren aitarenaren alboan. Autopsiak ondorioztatu duenez, gizonak semeari heldu eta salto egin zuen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide