Kostaldeari lotutako goiz buelta antolatu zuen Indamendi bazkunak iganderako. Hala, Bizkaia aldera jo zuten. Autobusa Elantxoben utzi eta handik hasi ziren lehen aldapak igotzen. Hamabi kilometroko txangoan Ogoño eta Etxarre mendiak igo zituzten Zumaiako mendizaleek. Azken honetatik Urdaibaiko erreserba ere ikusteko aukera izan zuten.