1.000 erosketa txartel banatuko dituzte udalak eta Gertu elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 14a, 12:00

Udaleko eta Gertuko ordezkariak merkatariekin. (Zumaiako Udala)

ErrotaHerria kanpainaren barruan, 30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak eskuratu ahal izango dira azaroaren 22tik aurrera. Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek ostiralera arte dute epea.

Herriko saltokiak indartu nahian, beste erosketa txartel kanpaina bat jarri dute martxan Zumaiako Udalak eta Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak ErrotaHarria programaren barruan. 30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak jarriko dituzte herritarren eskura. Kanpainaren sustatzaileen ustetan, herriko establezimenduetan 40.000 euroko inpaktu zuzena izango du. Herritarrek azaroaren 22tik aurrera erosi ahal izango dituzte txartelak, turismo bulegoan.

Aurreko kanpainetan parte hartu ez duten establezimenduek izango dute honetara atxikitzeko aukera. Horretarako, eskaera orria bete beharko dute eta zumaiaelkartea@gmail.com helbidera bidali edo turismo bulegora eraman. Gertu elkartekoak ez direnek ere parte hartu ahal izango dute bono sisteman. Azaroaren 17ko 12:00ak arteko epea izango dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide