Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea erreklamatuko dute pentsiodunek plenoan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 14a, 18:00

Proposamena aurkeztu duten pentsiodunak, udaletxe aurrean. (Utzitakoa)

Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak gutxieneko pentsioen inguruko eskaera bat aurkeztu du gaur udaletxean. Haren kopurua 1.080 eurokoa izatea eskatzen dute pentsiodunek.

Azaroaren 29an egingo den plenoan irakurri eta bozkatzeko proposamena aurkeztu du Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak. Idatzi horren bidez, udalbatzari eskatzen diote gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igotzeko proposamena babestu eta onartzeko. 

Hala bada, udalbatzaren erabakia Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari igortzea eskatzen dute pentsiodunek 1.080 euroko pentsioaren proposamena (hamalau ordainsaritan) datorren urteko aurrekontuetan sar ditzaten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide