Adineko emakumeenganako genero indarkeriari buruzko hitzaldia, bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 15a, 12:30

Monica Ramos Torok emango du biharko hitzaldia. (Berria)

Monica Ramos Toro antropologo eta gerontologoak eskainiko du hitzaldia bihar, ostegunez, Zumaiako Emakumeon Etxean.

Genero-indarkeria adineko emakumeen aurka: arazo ikusezin bat izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da bihar arratsaldean, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa gaztelaniaz izango da.

Monica Ramos Toro izango da hizlaria. Ramos antropologia eta gerontologoa da, eta adineko emakumeen aurkako tratu txarren eta genero indarkerian aditua da. Adineko emakumeen kontrako biolentzia ezkutuan dagoena errealitate bat bezala jotzen du, eta problematika hau ezagutu eta mahai gainean jartzeko aukera izangoda osteguneko saioan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide