Mendizorrotzako gimnasioak antolatutako intergyma jokatuko da datorren larunbatean Gasteizen. Euskal Herriko klubek hartuko dute parte, eta horien artean izango da Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing kluba.
Bost boxeolari eramango ditu jaialdi honetara: Mady (64 kg., elite), Eliezer 75 kg., gaztea), Lorentxo (77 kg., elite), Xuban (65 kg., gaztea) eta Jared (63 kg., junior).
Abenduan Kantabriako Liencres herrian jokatuko diren Espainiako boxeo txapelketa prestatzeko baliagarria egingo zaio Madyri Gasteizeko saioa.