Sutarako egurra jarri dute herritarren eskura

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 15a, 15:00

Aita Mari auzategian kendutako zuhaitz bat pusketetan moztu eta herritarren eskura jarri du udalak.

Herritarren eskura jarri du udalak Aita Mari auzunetik kendutako zuhaitz bateko egurra. Zuhaitza egoera txarrean zegoela dio udalak, eta horregatik kendu zuela bere lekutik. Egurra txikitu ondoren Artadiko bidean, Santiagoko aldera dagoen aparkalekuko sarreran jarri du udalak, herritarrek aprobetxatu dezaten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide