'Upon entry' filma emango da gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 16a, 08:08

Alejandro Rojasek eta Juan Sebastian Vasquezek zuzendutako Upon entry filma ikusteko aukera izango da gaur Ostarrenak antolatutako zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan izango da Aita Mari aretoan.

Bruna Corsi eta Alberto Ammann ditu aktore gaur zine forum saioan emango den lan honek. Ammannek aktore onenaren saria jaso du aurtengo Malagako zine jaialdian.

Sinopsia

Diego, Venezuelako hirigilea, eta Elena, Bartzelonako dantzaria, Estatu Batuetara joan dira, bisatu onetsiekin, bizitza berri bati ekiteko. Bere karrera profesionalak bultzatu eta "aukeren lurraldean" familia bat osatu nahi du. Baina New Yorkeko aireportuko immigrazio-eremuan sartzean, bigarren mailako ikuskapen-gelara eraman dituzte. Han, aduana-agenteek ikuskapen-prozesu desatsegina egin eta psikologikoki zabala den galdeketa egingo diete, bikoteak ezkutatzeko zerbait izan dezakeen jakiteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide