Heltzear da Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, eta beste urte batez, Zumaiako eragile feministek eta udalak egitarau oparoa antolatu dute datozen egunetarako. Gaia lantzeko saio, tailer eta protesta ugari izango dira.
Zure egia, guztion ardura lelo hartuta aurkeztu dute egitaraua aste honetan. Gaur hasiko da egitaraua, Monica Ramos Tororen hitzaldiarekin. Gerantropologo feminista da bera, eta adineko emakumeenganako genero indarkeriari buruz arituko da 18:30etik aurrera Emakumeon Etxean.
Udal ordezkariek "lehentasunezko konpromiso politikotzat" agertu dute indarkeria matxistaren adierazpen guztien kontrako lana, eta indarkeria matxistatik libre egongo den gizartea eraikitzeko guztien betebeharra nabarmendu dute. Aurki plazaratuko dituzte azken urtean herrian izandako indarkeria matxista kasuen inguruko datuak.
Egitaraua
Gaur, azaroak 17
18:30. Genero-indarkeria adineko emakumeen aurka: arazo ikusezin bat hitzaldia, Monica Ramos Tororen eskutik, Emakumeon Etxean.
Bihar, azaroak 17
11:30-13:30. Maskulinitateak lantzen tailerra Soldadura Eskolako ikasleekin, soldadura zentroan.
Asteazkena, azaroak 22
18:00. Zaintza zaintzen. Zumaian zaintza sistema komunitarioa eraikitzen jardunaldia, Oxford aretoan.
Ostirala, azaroak 24
11:00. Zumaiako eskolen giza katea Martxoaren 8a plazatik hasita.
11:20. Indarkeria matxistaren kontrako adierazpena irakurri eta Zumaiako Bertso Eskolak egindako bertsoak abestuko dituzte Beheko plazan.
Larunbata, azaroak 25
13:00. Manifestazioa Beheko plazatik hasita, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.
Osteguna, azaroak 30
Greba feminista orokorra, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta