'Alimañas' eta 'Boo kwai eta museoaren lapurreta' filmak izango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 17a, 13:00

Gaurtik astelehenera bitartean botako dute Alimañas filma, 19:30ean. Haurrei zuzendurikoa, berriz, igandean ikusi ahal izango da. 

Bien artean oso desberdinak diren bi anaia, Carlos eta Paco (Carlos Areces eta Jordi Sánchez), amaren eraikin bat oinordetzan hartzeko anbizioak lotzen ditu azkenean. Leku horretan, biek dute beren egoera ekonomikoa hobetzeko itxaropen osoa. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da Aita Mariko zine aretoan, 19:30ean. 

Boo kwai eta museoaren lapurreta, bestalde, igandean 17:00etan ikusi ahal izango da. Bill Kwai, oso mutiko bihurria, halabeharrez iritsiko da unibertso paralelo batera bere asmakizunetako bati esker. Mundu berri honetatik ihes egingo du Antzinako Shu museoko Urrezko Makila preziatua lapurtzen duen gizon misteriotsu batek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide