11 taldek hartuko dute bihar parte Klarinete laukoteen lehiaketan

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 17a, 11:30

Zumaienako domoan egingo lehiaketa aurten.

Eguerdian egingo da lehiaketa Zumaiena ikastetxeko domoa. Sari banaketa jarraian egingo da Alondegiko Oxford aretoan.

Helburuak beteta, iazko udazkenean eman zioten amaieran Zumaian egiten zen Klarinete maratoiari. Musika instrumentu honekin lotutako jarduerek izango dute, ordea, presentzia herrian. Izan ere, Maratoiaren egitarauaren barruan antolatzen zuten Klarinete laukoteen lehiaketa antolatzen jarraitzea erabaki zuten.

Lehiaketa bihar egingo da, larunbatez, eguerdi partean. Lehiaketa bera eguerdiko 12:00etan egingo da Zumaiena ikastetxeko domoan. Guztira, 11 laukotek eman dute izena, eta bere trebetasuna erakutsi beharko dute. Sari banaketa, berriz, 13:30ean egingo da Alondegiko Oxford aretoan.

Sariak banatu ondoren, kontzertu bat entzuteko aukera izango da. Gerald Finziren 5 bagatelles obra joko dute Eduardo Canto eta Isabel Acevedo biolinistek, Estibaliz Oraa txelistak, eta Marixi Sesma klarinetista zumaiarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide