A30 greba feminista orokorra

Azaroaren 30eko grebaren inguruko bilera egingo dute bihar merkatariekin eta ostalariekin

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 20a, 10:13

Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta ikasleekin bilera izan zuten pasa den astean. (Zumaiako Mugimendu Feminista)

Greba feministaren inguruko nondik norakoak azalduko dizkiete Zumaiako Mugimendu Feministako kideek sektoreko langileei.

Euskal Herriko mugimendu feministak datorren azaroaren 30erako deitu duen greba feminista orokorraren nondik norakoak azaltzeko bilera egingo du Zumaiako Mugimendu Feministak herriko merkatariekin eta ostalariekin. Bilera bihar egingo da, asteartez, 15:00etatik aurrera Zumaiako Emakumeon Etxean.

Pasa den astean Zumaiako Herri Eskolan izan ziren Mugimendu Feministako kideak eskolako irakasleek eskatuta, irakasleei zein ikasleei grebaren inguruko informazioa emateko. Greba feminista orokorra nola landu antolatzekotan geratu ziren Herri Eskolako irakasleak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide