Bostetik bost garaipen Gasteizko intergymean

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 20a, 14:00

Mady larunbateko borrokaldiko une batean. (Ruben Arredondo)

Klub edota gimnasioen asteko boxeo borrokaldiak izan ziren larunbatean Gasteizen. Zumaia Cuban Boxing klubak bost boxeolarirekin hartu zuen parte.

Ruben Arredondok gidatzen duen boxeo klubak bost boxeolari eraman zituen larunbatean Gasteizko Mendizorrotza gimnasioan egin zen intergymera. Bostek ere garaipenak erdietsi zituzten beraien borrokaldietan.

Hala laburbildu du Arredondo berak larunbateko saioa: "Klubeko bost boxeolarien parte-hartzea arrakastatsua izan zen, aurkariekiko nagusitasun handiarekin. Madyk, hirugarren roundean, kako-kolpe bat bota zion aurkariari, eta borrokatik kanpo utzi zuen. Hirugarren roundean, Lorentxok, bere arerioa soken kontra bota zuen eskuin zuzen batez, eta hark ezin izan zuen jarraitu. Eliezerrek, bigarren roundean, ezkerreko gantxo batekin, aurkaria ringera bota zuen. Xuban, boxeo oso tekniko batekin, bere aurkaria baino hobea izan zen. Jared, trukaketa askoko boxeoarekin, bere aurkaria baino eraginkorragoa izan zen". Bere ikasleez harro dagoela gaineratu du Arredondok. "Hazten jarraitzen dugu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide